Zure datuak, zure eskubideak. Datuen babesari eta eskubide digitalei buruzko ikastaroa herritarrentzat.
Konektatuta bizi gara. Klik bakoitzak, erosketa bakoitzak, mezu bakoitzak… aztarna uzten du.
Eta, aztarna bakoitzarekin, balio handiko zerbait partekatzen dugu: gure datu pertsonalak.
Baina… badakigu benetan zer gertatzen den datu horiekin? Nork jasotzen ditu? Zertarako erabiltzen dira? Eta esanen bagenizu hori jakiteko eta erabakitzeko eskubidea duzula?
Bai. Eskubideak dituzu. Ikastaro hau zuri eskubide horiek ezagutzen eta erabiltzen laguntzeko diseinatua dago.
Izan ere, zure datuak babestea zure askatasuna babestea da. Erabakiak informazioa jaso ondotik hartzea da. Mundu digitalean errespetua eskatzea da.
Ez duzu legeak ezagutu beharrik edo teknologian aditua izan beharrik. Gauza bakarra behar duzu: informatzea. Izan ere, informatuta dauden herritarrek badakite beren burua defendatzen.
Zure datuak. Zure eskubideak. Zure erabakia.
% 100 online ikastaroa, 24/7 eduki-plataforman sartzeko eta zalantzak argitzeko.
Lan hau lizentziaduna da CC BY-NC-SA 4.0